Zurda zakarra, azal leuna

Zurda edo krin goantearekin estreinatuko dut atala. Objektu xinplea da, baina oso mesedegarria ondo erabiliz gero: Azala sakonki garbitzeaz gain, zirkulazioa errazten du, giharren nutrizioa eta orban, zeluliti nahiz zikatrizak tratatzeko eraginkorra da, baita hezur-giharretako minak, flazideza eta likido erretentzioa arintzeko ere. Noiz eta nola erabili: gure buruari masaje suabeak emanez baliatu behar dugu, azala lehorra dugula pasatzea komeni da, hezur luzeak ditugun parean behetik gorako igurtziak emanez eta artikulazioetan eta sabel parean masaje zirkularrak eginez. Adibidez dutxatu aurretik edo goizetan jantzi aurretik erabil dezakegu. Espartzuzko eskuzorro hau supermerkatu, eta kosmetika dendatan erraz topatzen da. Astean bizpahiru aldiz erabiltzea ohitura ona da, bi minutuko lana besterik ez da eta aldea antz emango duzue.

 

Idatzi nahi badidazu: iridiologia@izarpe.org

Mantente informado de nuestras novedades