Urtaroek Osasunarekin duten erlazioa

Natura gara. Ideia hori barneratu gabe ezin degu ulertu zenbateraino eragiten diguten urte bateko ziklo bakoitzean dauden urtaro ezberdinak.

Urtaro aldakor horietara egokitzea funtsezkoa da etengabeko osasun ona izateko. Asko ikas daiteke naturaren zikloei eta baita eguzkiaren eta ilargiaren eguneroko mugimenduei erreparatuz.

Gure eguneroko ohiturek sortarazten dituzten desorekak tentsioa eragiten dute gure sistemetan, eta horrek sintoma eta gaixotasun ugari eragiten ditu gugan. Bizimoduaren desoreka horien artean dauzkagu gehiegikeri dietetikoak, ingurumen eta elikadura-kutsadura, gorputz ariketa desegokia, tentsio mentala eta emozional kronikoak. Faktore horiek eragina dute gure eguneroko osasunean, eta gaixotasun kronikoekin lotuta daude, hala nola diabetesa, tentsio desorekak, bihotzako gaixotasunak eta baita minbizia ere.

Naturarekin orekan egonik, gure izatea eta barneko gidari propioa ere hala egongo da, ongizatea emanez eta infekzioen eta bestelako ezustekoen prebentzioetan lagunduz.

 

Filosofia pixkat

Askotan, ustezko gaixotasuna gorputza hobeto jartzen saiatzen den saiakera baino ez da. Edozein gaixotasunek une batez gelditzera gonbidatzen gaitu, deskantsura gonbidatzen gaitu, gure buruari hainbeste eskatzen dizkiogun betebeharrak aztertu behar ditugu, gehiegikeria non dagoen ulertzen saiatu eta beharrezko aldaketak eman behar izanezkero aurrerapausoa eman dezagun eta ez burugogorkeriaz egoera berari atxikitzen jarraitu. Gaixotasuna agertzen denean, atseden artu dezagun eta entzun dezagun gorputzak esan nahi diguna.

 

Medikuntza txinatarra

Urtaro aldaketek gizakiaren ongizatean duen eragina eta hazkuntzari eragiten diotela dioen aspaldiko kontzeptua antzinako Txinatik dator, bertan garatu zen.

Bizitzaren indarra edo Qi deritzona, bizitzaren bi indarretan dago presente, ying-ean eta yang-ean. Bi dualtasun horiek elkarren aurkako egoerak islatzen dituzte, etengabe trukatzen direnak. Bi indar hoien elkarrekintzak determinatzen du unibertsoaren izaera bera, eta beraien erlazioa gauza guztiak osatzen dituzten bost osagai esentzialetan agertzen da.

Teoria honek energia eta substantzia guztiak bost elementuetako batekin lotzen ditu: sua, lurra, metala, ura eta egurra, eta bakoitza estazioetako batekin lotuta dago.

Elementu bakoitzak bi gorputz-organo ditu, gobernatzen duen ehun bat eta beste zenbait erlazio gehiago, hala nola kolorea, zaporea, klima, hazkunde-fase bat... eta organoak ahulduko dituen emozio bat. Horregatik, urtaro-aldaketa bakoitzean tentsioa sortzen da organismoan, aldaketara egokitu behar duelako eta ahulago dagoelako moldatze fase hortan. Aldi horietan osasunean kontzientzia eta zaintza handiagoa behar da. Urtaroen bidez naturaren antzera jariatzen ikasi behar dugu, aurka egiten diogunean gaixotasuna agertzen bait da.

Gaixotasuna yin edo yang moduan sailkatzen da. Beroa edo hotza, indartuta edo ahula, hiper fasean ala hipoko egoeran…etab.

Gaixotasunaren jatorria gorputz barnetik edo kanpotik etorri daiteke. Kanpoko elementuen artean klima dago, hezetasuna, haizea, beroa, lehortasuna edo eta hotza bezalako egoera klimatikoak, organismo ahul batean gaixotasuna eragin ditzazketenak. Bakterioei eta birusei egiten die erreferentzi ere bai, pozoiei, poluzioari, zauri edo istripu traumatikoei...Barrukoek, berriz gehiegizko esfortzua, desoreka dietetikoa, odol-koagulazioa, tentsioari eta abarri egiten diete erreferentzi.

 

Elikadura

Dietak gaixotasuna sor dezake edo sendatzen lagundu ere. Elikadura integralatik jasoko degu enerji gehien, hau da, prozesatu gabeko elikagaietatik. Frutak eta barazkiak dauzkagu, zereal integralak, haziak, fruitu lehorrak eta lekaleak. Bigarren talde batean animaliek ematen dizkiguten elikagaiak daude, esnea, arrautzak, eta baita eztia ere, eta, azkenik, bizia galdu duten animaliak, haragia, arrainak eta hegaztiak.

Gorputz osasungarri bat sor dezakegu elikagai onak erabiliz eta toxinak kanporatuta, gaixotasun gehienak organismoan toxina gehiegi izatearekin lotuta daudelako, naiz fisikoak, mentalak edo emozionalak izan. Garbiketa on batekin, horietako asko sendatu daitezke, eta horrek, zertaz elikatzen garen eta zer kanporatzen dugunari buruzko arreta eta kontzientzia izatera ahalbidetzen gaitu.

 

URTAROAK

  • Negua

Abenduaren 21eko solstizioarekin hasten da. Urte osoko sasoirik yin-ena da, non gorputzak eta naturak atsedena eta elikagai onak behar dituzten. Ur-elementuarekin du lotura, giltzurrunekin eta maskuriarekin, baita ugalketa-organoekin ere. Gernu eta sexu-jariaketekin erlazionatuta dago. Izerdia elementu honekin erlazionaturiko likidoa da ere, gernuakin antzeko konposizioa duena. Larruazaleko erupzioak, giltzurrunak odolaren iragazketan bere gain hartu ezin duenea ematen dira, larruazalak kendu behar izaten du giltzurrunaren gehiegizko lan hori.

Ur elementua emozioekin lotuta dago oro har, baina nagusi den emozioa beldurra da. Zapore gaziarekin lotzen da, eta urdin koloreakin. Begien inguruan ateratzen den kolore urdinxka edo hanturak giltzurrun-arazoak adieraz ditzakete.

Elikadura

Naturak bere sustraiak ezkutatzen ditu udaberrian loratzeko energia bilduz. Bardana, jengibre, konsolda, zarzaparrilla eta erregaliz sustraiak dira gomendatuenak. Malvavisco sustraiak giltzurruneko eta maskuriko narritadurak edo hanturak arintzen ditu. Handitutako hesteetako mintz mukosaren hanturarako ere erabili ohi da.

Gorputzari bero handiagoa emango dion dieta bat beharko da, eta horretarako, proteinaz, karbohidratoz eta koipez osatutako elikagaiak jan beharko dira, baina kontu handiagoz ibili beharko da elikagaien sarrerekin, kirol gutxiago egiteko joera baitago eguzki argi gutxiago dagoela eta. Fruta gutxiago dago, baina urtean zehar barazkiak jaten diren kantitate berdinean jan daitezke, urtarokoa izatea izango da ezberdintasun bakarra. Dilistak eta babarrunak onak dira giltzurrunentzat, eta zereal integralak ere bai. Piperrautsak beroa emango die janariei eta odola berotuko du.

Giltzurruna urarekin lotuta dagoenez, itsas hondoko elikagaiak jaten saiatuko gara. Arrainak diren bezala algak ere izan daitezke, superelikagaitzat hartzen direnak. Zopetan, arroz-xigortuetan edo arroza barazkiekin edo sushi motatako arrainak biltzen jan daitezke.

  1. gantz asko duen dieta batek gatz asko eta koipe kontzentratu asko ditu, eta epe luzera, odola filtratzeko ardura duten giltzurrunen mintzak hondatu eta bihotzean eta odol-hodietan arazoak sortu ditzazke.

 

  • Udaberria

Udaberria martxoaren 21ean hasten da ekinozioarekin egunak gaua berdintzen duenean, neguko hotza eta iluntasuna nagusi izan diren hainbat asteren ondoren. Hurrengo sei hilabeteetan eguzkiaren argia eta yang printzipioa izango dira nagusi. Une egokia da gure bizitzetako zaharkitua ezabatzeko eta udaberriko txinpartari esker proiektu eta ilusio berriak landatzeko. Haziak lurrean ernetzen hasten dira, eta gu, naturaren antzera loratzen gara. Kolore berdea da elementu honi dagokiona. Gibela eta behazun-maskuria dira udaberriko bi organoak, eta zurezko elementuarekin lotuta dago.

  1. faseari dagokio; sustraiak, enborra eta adarrak landareetan bezala, bizkarrezurra, artikulazioak eta muskulatura izango dira gizakiarengan. Artritisa zuraren arazotzat hartzen da. Ahulezia eta giharretako nekea ere sintometako bi izan daitezke.

Begiak dira gibeleko organo sentsoriala, beraz, ikusmena da zentzua, eta malkoak likidoa. Erlazionatutako zaporea mingotsa da, eta, beraz, elikagai mingotsak hartzeko gogo gehiegi duen edo gehiegi atsegin ez duen pertsona batek desoreka, ahultasuna edo kongestioa izan ditzazke gibelean. Haserrea eta sumin eutsia edo frustrazioa dira elementu hontako emozioak. Erreprimitutako haserreak gibela eta besikula kaltetu ditzazke; horregatik, batzuek adierazi egin behar dute beuden samina.

Gibela gizakiaren gorputzeko laborategi nagusia da. 450 funtzio baino gehiago ditu, odoleko toxinak iragazi eta deskonposatzea besteak beste, deuseztatu eta urea bihurtzeko. Gibela gainkargatuta dagoenean, era guztietako "pozoiek" odola desintoxikatzeko gaitasuna murrizten dute, hala nola alkoholak, kafeinak, elikagaiak hazteko eta prestatzeko erabiltzen diren gehigarri kimikoek, botikek... Gorputzeko organorik handiena da, eta guruin bat ere bada aldi berean, beraz, gaindituta egoteak eragin negatiboa izan dezake metabolismoan, non elikagaiak bizitzeko energia erabilgarri bihurtzen diren prozesu horretan.

Besikulak gibelak koipeen liseriketarako batez ere sortu duen behazuna gordetzen eta jariatzen du.

Elikadura

Udaberria da garbiketa egiteko urtarorik garrantzitsuena, eta bigarren unerik garrantzitsuena udazkeneko hasiera da. Egun gutxi batzuetan fruta- eta barazki-zukuekin garbiketa egitea oso ideia ona da; izan ere, urarekin baraualdia egitea oso ahulgarria izan daiteke, eta zenbait kasuetan ez da gomendatzen. Modu asko daude dieta bidez garbiketak egiteko. Gibeleko garbiketak, hesteetakoak, desintoxikatzaileak, kolon-irrigazioak, masajea bezalako gorputz-terapiak... osasuna zaintzeko eta gaixotzea saihesteko oinarria izan daitezke.

Udaberrian, gibeleko terapiak eta gorputz-terapiak gomendatzen dira, gibela eta haien aliatuen garaian gaudelako, begiak edo muskuluak eta artikulazioak diren bezala.

Jarduera fisikoak gorputza eta burua suspertzen eta estimulatzen lagunduko du, eta erlaxazio mentala hori bake mentala lortzen lagunduko du. Garrantzitsua da energia zaharra garbitzea berriari lekua emateko, bestela sistema blokeatuko da eta ez da lekurik egongo datorrenari.

  • Uda

Ekainaren 21ean hasiten da. Urteko solstiziorik edo egunik luzeena da, eta lurra eguzkitik edo, hobeto esanda, dagokion hemisferiotik hurbilen dagoenean.

Uda sua elementuari dagokio, eta parte hartzen duten organoak bihotza eta heste meharra dira, edo beren energia jasotzen duten organoak hobe esanda, perikardioa (edo bihotz maisua) eta berogailu hirukoitza deritzon beste sistema batekin batera. Beste sistema horrek bihotza, zirkulazioa eta gorputzaren tenperatura babesten ditu.

Sua elementuak poza, bizitasuna eta enerjia sortzen ditu, baina gehiegizko barrea berriz urduritasunarekin eta desorekarekin lotuta dago. Kolorea gorria da, eta likidoa odola. Ukimena da elementu hontako organo sentsoriala, eta zapore zitrikoa dagokio.

Sua elementuko pertsonak hobetu egiten dira jarduerarekin, ideia berriekin eta abenturekin, aldaketarekin. Bihotza ahul dagoenean, ariketa da tratamendurik onena. Tentsioa altua dutenean, pisua jeistea, gatz gutxiko dieta, ariketa erregularra eta atseden sakona gomendatzen dira. Garrantzitsua da estresa saihestea eta tabakoa, kafeina eta alkohola ekiditea. Erlaxazioa da garrantzitsuena.

Bihotza eta heste meharra elkartuta daudenean bihotzaren eta adimenaren arteko harremana da, eta elkarrekin lan egin behar dute.

Heste meharrak baliogarria zaiguna eta gorputzak aprobetxatuko ez duena bereizten du. Gure nutrizioaren gakoa edo giltza da, elikagaiak substantzia bihurtzen baititu, eta substantzia horiek xurgatu egingo dira odolera pasatzeko, hortik gibelera, honek gorputzetik zehar sakabanatzeko. Hesteetan muki asko badago, edo hormak azkarregi mugitzen badira, gorputzak oso nutrizio gutxi lortuko du.

Su motako pertsonak larruazal gorrixkakoak izaten dira, normalean oso urduriak, enerjiaz beteak. Gorputz ariketa zirkulazio-sistemarako eta bihotzerako medikuntza da, baita sua elementua indartzen lagundu ere.

Ariketak berebiziko garrantzia du endekapenezko gaixotasunen prebentzioan ta baita sendaaketan ere.

Elikadura

Udak fruta asko jatea eta arin eskatzen digu, baina ez da komeni fruta azidoa eta alkalinoa nahastea. Kontu handiz ibili behar da gibela ez gehiegi kargatzeko, zeren udaberriko elementuari dagokion arren, odola desintoxikatzeaz arduratzen da, eta gibelak odola behar bezala garbitzen ez badu, desoreka hurrengo elementura pasako da enerji gutxiagotuaren modura, udaldi edo udazkenenekoak diren organoetara. Zaila da udan inoiz ez pasatzea, enerjiak kanpora ateratzera eta harremanak izatera eramaten bai gaitu, eta baliteke noizbait etxetik kanpoko otorduekin pasatzea, batez ere edariarekin. Kasu horietan, komeni da hurrengo goizean gibela infusio detoxifikatzaileekin edo limoiarekin garbitzea.

Zapore mingotsa belarretan egoten da normalean, hala nola hosto berdeko barazkietan, eskarolan batez ere, endibia, apioa... pepinoa eta zitrikoak oso onak dira odola hoztutzeko. Borrajak bihotza indartzen laguntzen du, baina maila emozionalean lan egiten du gehiago. Fruta eta barazki asko jatea gomendatzen da, baita zereal integralak eta infusioak edatea ere. Fruitu lehorrak eta haziak ere garrantzitsuak dira. Gantza jatea ere garrantzitsua da, nerbio-sistemaren babeslea bait da.

Sua ahula duten pertsonei hobeto etorriko zaie artatxikia bezalako zereal integralak, piperrautsa bezalako espezie batzuk, currya eta jengibrea odola pixka bat berotzeko. Piperrautsak eta jengibreak artikulazioen hanturan eta erreumatismoan laguntzen dute, eta baratxuria ona da odola indartu eta garbitzeko. Belarjaleek elorri zuria erabiltzen dute bihotza sendotzeko eta giltzurrun-arazoak daudenean. Ginseng-aren sustraiak toniko orokor gisa jokatzen du. Batez ere gizonentzat komendatzen da oso yang delako, eta emakumezko batzuentzat gehiegizkoa izan daitekeelako eta antsietatea sortarazi dezakeelako.

Saihestu egin behar dira azukrea, elikagai koipetsuak, kolesterol altuko elikagaiak, elikagai elaboratu edo prozesatuak, gehigarri kimikoak, eta baita kafea eta kafeina duten teak ere.

Urari dagokionez, hobe da iturburukoa edo purifikatua izatea. Bestela, beti irakin daiteke 15 'edo eguzkitan jarri. Pitxar bat jartzen da eguzkipean pare bat orduz, kloroa joan eta eguzkiaren enerjia gehitzen zaio.

  • Estioa edo udaldia

Lurra elementuarekin lotzen da. Uda berantiarraren eta udazkenaren hasieraren arteko garaia da. Txinatarrek trantsizio ere deitzen diote, urtaroko lau aldaketekin lotzen baita. Urdaila, barea eta pankreasa dira parte hartzen duten organoak. Organo sentsoriala ahoa da, eta gorputzeko likidoa listua. Erlazionatutako ehuna larruazalpekoa edo ehun konektiboa da. Ehun biguna ere deitzen zaio. Erlazionatutako zaporea gozoa da, zerealak bezala. Azukre pixka batek barea eta pankreasa estimulatu ditzazke, baina gehiegi jateak kaltetu egin ditzazke ere.

Lurraren elementuak erdigunea gobernatzen du, urdailak, bareak eta pankreasak bezala, eta berebiziko garrantzia du trantsizio-garaietan; horregatik du zerikusia egokitzapenarekin edo egokitzapenik ezarekin aldaketen aurrean. Liseriketa organoek jarduera mentala, emozioak eta dietaren eragina islatzen dituzte. Liseriketa-hodia nerbio-sistemak erregulatzen du, eta nerbioek bideratzen dituzte azidoen jariakinak, entzimak eta mugimendu peristaltikoak. Tentsioak eta haserreak idorreria eragin dezakete, eta gehiegizko pentsamenduek eta urduritasunak berriz beherakoa eragiten dute. Kolorea horia da.

Elikadura

Elikagaiak behar bezala konbinatzeak digestio-aparaturako digestiorik onena ekarriko du, elikagai mota bakoitzak bere denbora behar baitu urdailean deskonposatzeko, eta konbinazio txar batek hartzidura eta gasak sortzen ditu. Elikagai bakoitzaren azidotasuna eta alkalinotasuna ere kontuan hartu behar dira, digestioa egiteko azido desberdinak beharko baitira. Sagar, babarrun, mahats, fruta heldu uztaren garaia da. Pixkanaka, elikagai berrosatzaileak ugaritzen joan behar dira, hala nola haragia, fruitu lehorrak, haziak, ahuakateak, txanpiñoiak, tofu eta zereal integralak, eta udaberrian eta udan baino gantz pixka bat gehiago jatea aholkatzen da ere.

Kamamila loreak onak dira barearentzat eta urdailarentzat.

  • Udazkena

Uda ostean hasten da ekinozioan, irailaren 23an. Uzta garaia da, neguko atsedena baino lehen, naturako produktuak biltzen ditugunean. Zeltiar kulturan Samhain ere deitzen zaio, edo orain ezagutzen den bezala, Halloween. Halloween Samhain zelta jai zaharretik dator, uzta denboraldiaren amaiera, neguaren etorrera eta urte zelta berria sinbolizatzen dituena, eta urriaren 31ko gauean izpirituak lurrean ibiltzen zirela uste zen. Zeltek azaroaren 1ean ospatzen zuten Samhain, eta bezperan (urriaren 31n) bizien eta hildakoen munduaren arteko hesia desegiten zela uste zuten. Suak pizten zituzten eta mozorroak erabiltzen zituzten izpiritu gaiztoak eta beste izaki batzuk uxatzeko, mundu lurtarra zeharkatu zezaketela uste baitzuten. VIII. mendean, Eliza Katolikoak Santu Guztien eguna azaroaren 1era aldatu zuen, tradizio paganoaren elementuak xurgatuz.

Geroago, azaroaren 2a ezarri zen Hildako Fededunen Eguna, hildakoak ohoratzeko. "Halloween" izena "All Hallows 'Eve" -ren (Santu Guztien Bezpera) bat da, ospakizun kristau honen aurreko gauari erreferentzia eginez. Tradizioa XIX. mendean iritsi zen Estatu Batuetara, irlandarren eta eskoziarren immigrazioarekin.
Uztaren eta Halloweenen sinbolo gisa, kalabazak ugariak dira garai hauetan.

Udaberrian bezala, une egokia da gorputz garbiketa bat egiteko, amaitutako proiektuetatik arintzen joateko, introspekziora bideratutako jarduerak egiteko, hala nola irakurketa, pintura, idazketa... norberaren burua eta familian elikatzeko jarduerak. Oreka lortzeko, barnera zuzendutako jarduerak eta ariketa fisikoarekin zerikusia dutenak mantendu behar dira, gaixotasunarekiko sasoitsuago eta osasuntsu den egoera bat lortuz.

Elementua metala da, eta lurreko gatzak eta mineralak irudikatzen ditu; horien funtzioa konexioak sortzea eta elektrizitatea eroatea da

Kolore zuriarekin erlazinatuta dago. Larruazalaren tonuaren zuritasuna biriketako edo katarroetako arazoak izan dituenarengan ikus daiteke, baita pena eta min egoera batean bizitzen dagoenarengan ere, eta desoreka metalikoa begiaren masailetan eta larruazalean ikusi daiteke. Kezkak eta malenkoniak birika eta heste lodia kaltetu ditzakete.

Usaimena eta sudurrarekin lotzen da. Likido erlazionatua mukia da, eta mukositatearen hazkundea salda ezin hobea da mikroorganismoen ugalketarentzat. Zaporea pikantea da. Pikanteak zentzumenak irekitzen ditu, eta sudur-zuloak garbitzen ditu.

Ehunak ilea eta azala dira. Asma, ekzemak eta larruazaleko erupzioak normalean katarroekin eta biriketako infekzioekin lotzen dira. Larruazal lehorrak edo koipetsuak ere desoreka ekar ditzazke. Heste lodian bezala, larruazaletik ere toxinak kanporatu daitezke, eta forunkuluak eta aknea dira horren seinale.

Ilea zeinu arinagoa da, baina zerbait ondo ez dabilenaren adierazgarri ere bada.

Klima lehorra da.

Birikak eta heste lodia

Koipe gutxiko dieta bat, elikagai zuntzdunetan altua, hala nola barazkiak eta zerealak, ez dira bakarrik ona deuseztatzeko baliagarria ez dena, koloneko minbizia ere aurrekusi eta ekidin dezake. Ona da udazkena astebeteko dieta desintoxikatzailearekin hastea. Udazkeneko dieta udara berantiarreko elikagaietan oinarritzen da, hau da, elikagai suspergarriagoak gehitzearekin. Kontuan izan behar da fruta eta barazkiak desintoxikatzaile orokorrak direla, eta ahuakateak eta txanpiñoiak berrosatzaileagoak. Lubrifikatzaileen artean oliba-olioak, sesamo-olioak, ahuakate-olioak, liho-olioak daude.

Data horietarako plater nagusia kalabaza da. Haziak laberatu egin daitezke, oso onak baitira hesteetarako, batez ere zizareak tratatzeko.


Udazkeneko desintoxikazioa

Desintoxikaziorik onena astebetez zukuz edo mahatsez egindako astebeteko baraualdia egitea da, adibidez. Inkubatzen dagoen edozein gaixotasun ezabatuko dute, gehiegikeriak kentzeagatik dela, funtzio organikoak hobetzeagatik dela.

Sagar garaia da, mahatsa, udarea, azenarioa, erremolatxa…Baratxuria, aspaldiko garaietatik sendagai bikaina degu. Sendagai gisa, espektoratzaile, antiseptiko, desinfektatzaile, germizida, diuretiko, izerdiaraztea bideratzen du. Baratxuriaren propietateak olio esentzialean daude. Oso erraza da oliba-olioan sartuta atera daitezen.

Gorputz ariketa

Mendira irteteko, naturaz gozatzeko eta zentzumenak elikatzeko data onak dira; elikatzen gaituzten eta gure barruarekin konektatzeko bideraturiko jarduerak, barrurantz itzultzen lagunduko diguten jarduerak, arima ere asebeteko gaituztenak . Sentimenduekin kontaktuan egotean eta besteekin partekatzen ditugunean, bakardade edo banantze sentsazioa galtzen da. Bbizitzarekiko lotura sentiarazten gaitu hau denak. Pisuak eta aerobikoak diren ariketen programa batek ez gizentzen lagunduko digu, eguzki-argiaren iraupena txikiagoa den unean eta hotza egiten duenean, gutxiago mugitzen gera eta kaloria gehio sartzen ditugu gorputzean.

Bizi-ohiturak eta elikadura-ohiturak erabakigarriak dira gure ongizaterako eta hazkunderako. Gure energiaz jabetzeko eta oreka zaintzeko unea da, eta arreta berezia jarri behar da sartzen uzten diogunari eta kanporatzen eta alde egitea lortzen diogunari, dagoeneko gugan zuen funtzioa edo bete beharra burutu edo amaitu duen guztia askatzen ikasi beharrean gaude.

 

ERREZETAK

 

Dilista zopa espezia distiratsuekin

Beganoa, glutenik gabe, zerealik gabe, fruitu lehorrik gabe, azukre txuririk gabe, sojarik gabekoa

Zatiak: 7 katilu (1,65 litro)
Prestaketa denbora: 15 minutu
Egosteko denbora: 20 minutu

Zopa hau azkarra bezain erraza da, ez baitago txikitzeko barazki gehiegi (baratxuria eta tipula bakarrik), eta despentsako oinarrizko elikagaietan oinarritzen da. 15 minutuko prestaketa-denbora behar du soilik (osagaiak ateratzea barne). Oso erraz! Zopa honek espezia asko baditu ere, ez da "pikantea" deitzeko modukoa. Pikante ukitu bat nahi izanezkero, kaiena piperbeltz pixka bat gehitu daiteke. Nahi izanezkero, barazkiak aldatu daitezke, ziazerba samurrak beste barazki batzuengatik adibidez, hala nola aza kizkurra zurtoinarekin edo zerbakin.

Osagaiak
• 1 1/2 koilarakada (22,5 ml) oliba-olio extra birjina
• 2 katilu (280 gramo) tipula xehatu (ertain/handi 1)
• 2 baratxuri hortz handi, pikatuak
• 2 koilarakada txiki kurkuma xehetuta
• 1 1/2 koilarakada koilarakada komino xehetuta
• 1/2 kanela-koilarakada txiki
• 1/4 koilarakada txiki kardamomo ehoa
• Tomate lata 1 (400 ml), zukuakin
• Koko-esne oso lata 1 (400 ml)*
• 3/4 katilu (140 gramo) dilista gorri gordin, urakin garbituak eta xukatutakoak
• 3 1/2 katilu (875 ml) barazki salda ekolojikoa edo etxean eginikoa
• 1/2 koilarakada txiki itsas gatz finarekin, edo gustura
• Piperbeltz beltz xehetu berria, gustura
• Piper gorriko edo kaiena-piperbeltzezko orratzak, gustura (ukitu mingarria emateko!)
• 1 pakete (140 gramo) espinaka xamur
• 2 koilarakada txiki (10 ml) limoi-zuku fresko edo gustura

Argibideak
1. Lapiko handi batean gehitu olioa, tipula eta baratxuria. Gehitu gatz pixka bat, nahastu eta salteatu su ertainean 4-5 minutuz tipula bigundu arte.
2. Gehitu kurkuma, kominoa, kanela eta kardamomoa nahasten diren arte. Jarraitu sukaldean minutu batez gutxi gorabehera, usaintzen duzun arte.
3. Gehitu kubitotan moztutako tomateak (zukuekin), koko-esnezko lata osoa, dilista gorriak, salda, gatza eta piperbeltz asko. Gehitu piper gorria edo kaiena piperbeltza, gustura. Nahastu konbinatzeko. Igo sua eta utzi su motelean irakiten.
4. Irakiten duzunean, murriztu sua ertain-mailara, eta egosi su motelean, estali gabe, 18-22 minutuz, dilistak harrotuta eta xamur egon arte.
5. Itzali sua eta gehitu ziazerbak bigundu arte. Gehitu limoi-zukua gustura. Probatu eta gehitu gatz eta piperbeltz gehiago, nahi izanezkero. Zerbitzatu katiluetan eta zerbitzatu ogi txigortuarekin eta limoi xerrekin.


* Bertsio bat probatu nuen koko-esne enlatatu arinarekin eta beste bat koko-esne oso enlatatuarekin, eta nahiago dut koko-esne osoarekin egindako bertsioa. Gauza bera egitea gomendatzen dut, aberatsa eta krematsua izan dadin.

 

 

Kalabaza eta tofu erregosketa geldoa eltzean

 

Lodi eta krematsu, kalabaza eta tofu egosketa geldoko eltzean erregositako honek berehala berotuko zaitu. Barazki sinplez eta espezia-eskukada batez beteta, gustura afalduko duzu asteko edozein gauetan.


Prestatzeko denbora: 10 minutu
Egosketa-denbora: 3 ordu
Denbora guztira: 3 ordu eta 10 minutu
Errezeta mota: Plater nagusia
Zatiak: 4 lagunentzat

Osagaiak

  • Tofu extra pakete 1, ura kendua eta kubotan moztua
  • 450 ml) kalabaza purea
  • 350 ml-ko Koko-esnea
  • 2-3 baratxuri hortz pikatu
  • Jengibre freskoa, birrindua (koilarakada txiki bat, gutxi gorabehera)
  • Piper gorri pikatu 1
  • 3 azenario, zurituak eta pikatuak
  • 11/2 txanpinoi katilu, xerratan
  • Katilu 1 ilar izoztu
  • 6-8 adaxka tomilo (ezkaia) freskoarekin
  • Itsas gatzaren koilarakadatxo ½
  • 1/4-1/2 koilarakada txiki piper gorri birrinduarekin

 

  1. Jarraibideak
    Piztu egosteko lapiko geldoa su handian, gero moztu tofua kuboetan eta utzi alde batera likidoa joateko. Bitartean, prestatu beste osagai guztiak
  2. Konbinatu osagai guztiak egosketa moteleko eltzean, eta irauli dena banatzeko. Egosi su bizian 3 orduz. Ez kezkatu ezkaia zurtoinetatik kentzeaz. Sukaldatzen diren bitartean, hostoak erori egiten dira, eta, horri esker, zurtoinak erraz kendu daitezke prest dagoenean.
  3. Doitu bibigarriak gustora. Utzi hozten hozkailuan gorde aurretik astebetez asko jota.
  4. Zerbitzatu bero.
  • BIBLIOGRAFIA Y ANEXOS

La salud y las estaciones. Dr Elson M.Haas

 

 

Miryam Irastorza

Mantente informado de nuestras novedades